Archive - Jun 5, 2008

Data
2008 ekainak 05 13:06

Literaturaz

Ia hemeretzi urte bete nituen arte, analfabetoa izan nintzen euskaraz. Aurreneko lana neure burua alfabetatzea izan zen; hurrengoa, euskaltegian lanean hastea. Gaur arte. Bitartean, ordea, euskaltegiko euskarak muga estuak zituela ohartu, eta, nire bizitzako momentu batean ni ere –muga haiek gainditu nahian– hizkuntza malgu, gozo, jostalari eta adierazkorrago baten bila abiatu nintzen. Eta horrela egin nuen topo literaturarekin.

— Pedro Alberdi

Argiako zuzendari hori (Argia).

Ur Apalategiren artikulu honi erantzunez: Gero gerokoak, orain…

Urek berriro erantzun du beste honetan: Hil daitezela lehenbailehen...

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 ekainak 05 12:56

Bestearen lekuan

Jakina, elkar ulertze hau bi aldeetatik elikatu beharra dago. Hau da, zail jarriko da euskaltzale bat euskaraz hitz egiten ez dakien baten azalean beronengandik mesprezu eta erasoak besterik jasotzen ez baditu, euskararekiko erakutsi duen utzikeriaz harro azaltzen bada…; era berean, eta bestetara, oso zail izango du euskararekiko ardura edo kezkekin sentiberetzea euskaltzaleen kezka bakarra, kosta ahala kosta, mundu guztiari euskara exigitzea baldin bada.

— Aitor Etxebarria

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: None