Archive - Jun 2, 2008

Data
2008 ekainak 02 12:02

Ahozkotasuna eta gazteak

Ahozkotasuna: Oso gai garrantzitsua da erabilerari dagokionez, baina ikastetxeen lan eremuan sartzen da batez ere. Euskararen irakaskuntzan ahozkotasunari eta euskaraz komunikatzeari lehentasuna ematea lortuko balitz, gramatikaren eta zuzentasunaren aurrean, gazteen artean erabilera sustatzerako aurrelan oinarrizko bat egina legoke.

— Soziolinguistika klusterra, Topagunea, Urtxintxa eta Ebete

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 ekainak 02 11:36

Utzi korritzeari

Utzi korritzeari euskararen alde. Utzi maratoiak. Karrera ziztrin bat prestatzen ematen duzuen denbora piloa, zientoka ordu horiek euskarari eskaini ez zaizkion orduak dira. Susmoa daukat zuen alarde fisiko eta jendetsuak benetako ardurari ihes egiteko amarruak baino ez direla. Hizkuntza batekin lau gauza egin daitezke: hitz egin, irakurri, idatzi edota produktuak erosi eta dastatu. Hori bakoitzak egin behar du, bere bakardadean, bere etxean, bere baitako indar batez. Euskararen alde korrika ateratzen zareten bakoitzean zeuon barruan dagoen arduragabekeriari eta gezurrari ihes egiten diozue. Eman aurpegia; izan ausartak.

— Pako Aristi

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (6 bozka)
Zure balorazioa: None