Archive - Jun 10, 2008

2008 ekainak 10 18:59

Pixka bat es mucho: kantua

Ukan datorkigu bueltan udarako. "Pixka bat es mucho" leloarekin kantua egin dute. Eta Ikasbilen sekuentzia bat ere aurkitu dugu: Pixka bat es mucho... eta asko mogollon

Bitxoaren aurpegia (edo) amesgaiztoetatik kentzen hasita nengoela... 

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 ekainak 10 17:57

Edutuiter: Twitter hezkuntzan

Twitter-en bidez hezkuntzan proiektuak eta ideiak garatzeko ekimena.


Educación tecnológica-ren bidez.

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 ekainak 10 15:23

Euskaltegi librean libre

Baina balegoke euskal subjektu nuklear hori indartzen hasteko modu interesgarririk. Ia erabat hutsik dauden herrietako bat euskaltegi bihurtzea. Bertara joan, herri batek behar duen administrazio guztia martxan jarri eta komunitate euskaldun bat eratu. Batzuk bertan biziko lirateke, agian, okupatutako etxe batean bezalatsu. Beste batzuk hilabete edo birako joango lirateke barnetegi klasiko batera joaten diren bezalaxe. Abereak, baratzeak, hitzaldiak, irakurketak, eztabaidak, bizitza. Zereginak banatzeko asanbladak.

Subentzio beharrik gabeko euskaltegi librea, idealismoaren habia, Nor-Nori-Nork sistema zigortzailerik gabeko eskola liberatzailea, euskaraz bizi leloaren praktika sozio-linguistiko plastikoa, kibutz euskaldun ez estatala, naturaren kodigoaren erresuma, euskal herria litzatekeen euskaltegia litzateke horrelako bat. Zergatik ez martxan jarri?

— Jon Urruxulegi

Euskal estatua (Berria)

1.25
Batez bestekoa: 1.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 ekainak 10 15:05

Menuak euskaratzeko bihurgailua

Donostiako Euskararen Udal Patronatoaren merkatari.net webgunean zerbitzu berri hau daukagu. Plateren izenak gaztelaniaz sartu eta euskarazko itzulpena ematen digu bueltan.

Sustatun informazio gehiago: Menu eta kartak euskaraz jartzeko bihurgailua

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: None