Archive - Jun 2008
Ikasblogak zuzenean
Volvo eta euskara
Volvo markak kanpaina ugari erabiliko ditu, baina kanpaina horien guztien bidez zabaldu nahi den mezua segurtasunarena da. Euskararen alorrean ez omen da hori gertatzen, diskurtso ideologiko finkaturik ez dago, estrategia bateraturik ere ez.
Manu Robles Arangiz Fundazioak antolatutako hitzaldian esan eta Sareko Argian jasota.
Stephen Downes-en hitzaldia
Internet en el aula kongresua egin da egunotan. Stephen Downes pentsalari kanadiarraren hitzaldiak eman dio errematea. Downes, George Siemens-ekin batera teknologiaren aplikazioak hezkuntzan eta ikaskuntzan ekar dezakeenaz azkenotan ideia eta gogoeta berritzaileak plazaratzen nabarmendu direnetako bat da. Eta hitzaldiak jakin mina aurretiaz, eta zer esana ematen hasi da ondoren:
Kurtso amaiera
Kurtso amaiera polita izan zen, denok gustura egon ginen. Ikasleak, beharbada, pozik egongo dira bukatu delako, baina niri beti kurtso-akaberak estresateak izateaz gain, malenkoniatsuak egiten zaizkit. amaitu da, eta bederatzi hilabetean sortu den komunitatea deseginda gelditzen da betiko, egindako harremana historia bihurtu da, oroitzapen bat.
"Pa amb tomaquet" kurtso amaieran (Kalamuatik Txargainera)
Euskaldun berriaren sindromea
Euskaldun berriaren sindromea. Hasieran gure "batuarekin" lotsatu egiten gara (ginen). Gogoan dut nik "det", eta "tikan" batzuk sartzen nituela, horrela euskaldunago-edo ematen nuelako...
Sustatuko eztabaida honetako iruzkina: Lehendakariaren erregistroa.
Hizkuntza aldatzeak nortasuna aldatzen du ikerketa baten arabera
AEBetan egindako ikerketa. Gaztelaniaz eta ingelesez gauza berak pertzepzio ezberdinak eragiten ditu. Eta euskaraz?
Zabaldu.com-en bidez.
Egoera normalizaturantz
Egoera normalizatuetan umeek etxean ikasten dute hizkuntza, helduek kalean eta jendea hizkuntza horretan bizi da. Hori da Madrilen madrildarrek egiten dutena. Hemen ez. Ume askok edo gehienek ez dute etxean ikasten baizik eta eskolan, heldu gehienek ez dute kalean ikasten baizik eta euskaltegian, eta euskaldun askok eta askok behar dituzte esparru eta harreman sare batzuk euskaraz bizi ahal izateko.
Argiaren Larrunen azkenengo zenbakian: Euskara elkarteak oraina eta geroa
Korrika eta aita berriak
Korrika16rako hilabete asko falta dira oraindik, blogosferan lekukoari hautsa kentzen hasi dira baina.
Grammarman
Cuaderno Intercultural-en bidez: Grammarman. Aprender gramática inglesa de forma lúdica
Etorkinak ez dira mehatxua
(EAEko herritarrek) ez dute euskal nortasuna eta euskara "mehatxatuta" sentitzen etorkinak etortzeagatik -baina %79,3ren ustez, etorkinek saiatu behar dute bertakoen ohiturak hartzen-
Rap-a hizkuntzak ikasteko
Edupunka dabil batetik, Edupop-a kontrajarri beste batek, eta orain hizkuntza ikasteko Rap-aren aukerez artikulu interesgarri hau.
La utilización del rap como recurso en la enseñanza se fundamenta tanto en su poder para facilitar la retención como en el principio de que vincular los contenidos de aprendizaje con la vida real estableciendo relaciones con lo que los estudiantes conocen y prefieren facilita y estimula no sólo el aprendizaje, sino también la reflexión.
Euskararen negozioa
A parte de todo eso es que esto del Euskera es un negocio como una casa.
Empezando por los euskaltegis, si se quiere que se aprenda el euskara porque no toman el ejemplo de U.S.A. donde estudiar ingles es gratuito…
¡Que deje de ser negocio! (Euskara21)
Azken eguna
Con la de actividades rompehielo que hay para el primer día de clase, qué pocas para el último, que es igual de importante.
Notas para un último día de clase (El blog de Lola)


Azken iruzkinak
Duela 4 days Minutu 1
Duela 4 days 4 ordu
Duela 4 days 4 ordu
Duela 5 days 43 sec
Duela 5 days 59 min
Duela 5 days 16 ordu
Duela 5 days 19 ordu
Duela 6 days 3 ordu
Duela 6 days 3 ordu
Duela 6 days 15 ordu