Archive - maiatza 29, 2008

Data
Mota
2008 maiatzak 29 16:31

Testuliburuez eta

nire iritziz baliabide digitalez hornitutako errepositorio edo biltegietara eman beharko genuke saltoa, eduki hauek erakunde eta irakasleon artean ekoiztutakoak izan beharko lirateke, eduki irekiak, berrerabili eta bakoitzaren beharretara moldatu daitezkeenak. Biltegi hauek gainera, ikuspegi sozialarekin eraikiak egon beharko lirateke; irakasleok aukera izan beharko genuke baliabideen egokitasuna eta baliagarritasuna justifikatzeko, halako balorazio sistema bat erantsita izan beharko lukete eta gainera iruzkinak uzteko aukera ere eduki beharko lukete, gela barruan erabili ditugunean izan ditugun arazoak edo eman nahi ditugun oharrak utzi ahal izateko. Azken finean, irakasleok gara horrelako baliabideen aurrean iritzi zorrotzena eta baliagarriena daukagunok eta, tamalez, oso gutxitan hartzen da iritzi hori kontutan horrelako baliabideak ekoizterakoan.

— Jolaus (ZirIKTeroak)

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 29 16:20

Konektibismoa eta mikrolearnig-a

Artikulu interesgarria ikaskuntzaren azkenengo joerei buruzkoa. Bi egile eta bi lekutan dago, goiko loturaz gain, hemen ere baduzue.

Via:e-learning, conocimiento en red y web colectiva

3
Batez bestekoa: 3 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 29 16:02

Hautaprobak prestatzen

Unibertsitaterako hautaprobak datoz laster. Maite GoƱik Euskaljakintzan azterketa horietarako jarraibide eta aholku batzuk prestatu ditu, seguruenik beste proba askotarako ere balioko dutenak.

Bigarren partea ere badago: Hautaprobak prestatzen (II)

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None