Archive - maiatza 26, 2008

2008 maiatzak 26 21:00

Eskaera guztioi

Horrexegatik denoi (Eusko Jaurlaritzari, sindikatuei, euskaltegiei, euskararen aldeko militanteei...) eskatzen diet euskararen alde egitea helduen euskalduntze prozesuan bide berriak eta irudimentsuak aztertzen eta saiatzen, horren bidez euskararekiko ilusioa eta maitasuna berpiztuz. «Bezero mota ezberdinei» zerbitzu ona eman behar diegu. Belarriak eta begiak ireki, jendeari entzun eta zaharkituta dagoen helduen euslkalduntzeko sistema hori irauli. Hori da behar dugun berrikuntza.

— Pili Carrasco

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 26 18:12

Euskara fundamentala

Euskararen kasuan, gaitzena gramatika da. Hori muga objektiboa da euskara ikasi nahi dutenentzat. Horrexegatik, beharbada apur bat erraztu beharko genuke irakasten den euskara, erabilera ere erraztearren. Zergatik derrigortu "diezaizkiokegu" eta horrelako formak ikastera, "ahal" aditza erabilita errazagoa baldin bada? Ingelesez, Basic English asmatu zuten aspaldi, jendeak hizkuntzaren funtsezko nozioak ikasi eta batez ere ingelesez berba egin dezan. Frantsesez ere Français Foundamentale daukate, baina euskaraz ez dugu horrelakorik egin.
...
Gaur egun, nik daukadan inpresioa da jatorrizko euskaldunak boligrafo gorri batekin jaiotzen direla. Eta zertarako boligrafo gorria? Bizitzan zehar azpimarratzeko zer egiten duten txarto. Hizkuntza ez da soilik gramatika, arren.

— Karmele Rotaetxe

Elkarrizketa El Pais-en: "Euskara erraztu behar da erabilera ere errazteko"

Eskerrik asko berriro, Txerra.

5
Batez bestekoa: 5 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 26 17:45

Substantiboa eta adjektiboa

Hizkuntza-Politikan, politika da substantiboa eta hizkuntza, berriz, adjektiboa

Eskerrik asko, Txerra.

5
Batez bestekoa: 5 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 26 17:25

EAEko azterketen kopuruak

Erabili.com-en argitaratu dira kopuruak. Laburtuta:

EAEn guztira: 9.747

  • 1. eta 2. maila: 7.132
  • 3. maila: 2.616
    • Araba: 297
    • Bizkaia: 1.606
    • Gipuzkoa: 712
0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 26 15:57

Moodle moot-eko paperrak

Sarean ipini dira ostiraleko Moodle moot Euskadin aurkeztutako ponentziak eta "paperrak".

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 26 15:37

Eposta eta blogak

Orain ari zaizkit ailegatzen eposta buzoira duela astebete edo gehiago Karrajuan eta Atoanen aipatu ditudan albisteak. Halako mezu kate amaitezin baten ostean, FW-z eta ezagutzen ez ditudanen helbideez beterik.

To, sare soziala! 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 26 15:34

EzinEGA

Por otro lado, el EGA es imposible, incluso para la gente que tiene el euskera como lengua materna. (Que lo haga Ibarreche a ver si aprueba)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None