Santurtzi euskaldunaren ekimen honen bigarren bideoa.
Archive - maiatza 14, 2008
Atazen tipologia
ZirIKTeroen bidez Jordi Adellen blogeko mezu honetara heldu gara. Webquesten bidez egin daitezkeen atazen taxonomia berri proposatzekotan dabil Bernie Dodge, Webquest-en asmatzailea.
Webqest-etarako ez ezik, ohiko atazetarako ere izan daiteke baliagarria, ezta?
Learnitlists: hiztegia ikasteko "widgeta"
Hizkuntza desberdinetan hiztegia ikasteko gunea. Zerrenda batean agertzen dira eta egunero 10 hitz ezberdin agertuko dira. Widget hori nahi duzun lekuan ipini ahal duzu. Momentuz euskara ez dago ikasi ahal diren hizkuntzen artean.
Euskara hiztegia sakelako telefonoan
Donostiako Euskara Patronatoaren ekimena. Sustatun jasoa.
Eskubidea eta autoestimua
Horregatik, edozein lekutan eta egoeratan euskaraz hitz egiteko eskubidea autoestimuari lotutako aldarrikapena da: gure kidetasuna eta gure hizkuntza-nortasuna duintasunez onartzea dakar, egonezinik sentitu gabe, eta automatikoki solaskidearen hizkuntzaren mende jarri gabe. Eta helburu hori lor daiteke, soilik baldin eta, ideologiaz euskararen alde egoteaz gain, baliabidez hornitzen bagara; euskaraz hitz egiteko aukera emateaz haratago, euskaraz hitz egitean ondo sentiaraziko gaituzten baliabidez.
Administrazioan euskaraz aldizkarian 60. zenbakian (pdf) idatzia (artikulua, pdf) eta Lan ta lan webgunean jasoa: Euskaraz bizi al gaitezke?


Azken iruzkinak
Duela Aste 1 16 ordu
Duela 2 weeks 6 days
Duela 5 weeks 5 days
Duela 5 weeks 5 days
Duela 6 weeks 3 days
Duela 6 weeks 3 days
Duela 6 weeks 3 days
Duela 7 weeks 4 days
Duela 7 weeks 4 days
Duela 7 weeks 4 days