Archive - maiatza 11, 2008

Data
2008 maiatzak 11 20:02

Web2.0=web soziala?

Bilbon duela aste batzuk jardunaldi hacktivista egin zen. Haren barruan Web2.0ri buruzko hausnarketa hau (gaztelaniaz). Kontzeptua argitzeko eta zalantzak plazaratzeko baliagarria duda barik.

Bide batez, "podcast" bat egiteko aukera berriari erreparatu diozue?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 11 15:58

Ikerketa baterako laguntza eskaria AEBetatik

Facebook-en bidez (aspaldian kasu egin barik) duela hiru hilabete inguru heldu zen eskari hau. Atlantako Emory unibertsitateko ikasle batek behar du elebitasuna eta nortasunaren inguruko lan baterako hain zuzen ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 11 15:29

Comunidad Todoele, edukiak bistan

Ning plataforman oso komunitate interesgarriak sortu dira azkenotan. Gure ZiriKTeroak eta Internet en el aula arrakastatsua bezala.

Gaztelania irakasleentzat aspaldian egon da beste bat, Comunidad Todoele, baina hango mezuak eta edukiak ikusteko berton erregistratuta egon behar zen.

Egun batzuetatik hona berriz edonork ikusi ahal ditu hango mezuak, eztabaidak, bideoak eta abar. Oso interesgarria gainera. Klasean ikaslearen ama-hizkuntza edo xede hizkuntza erabiltzearen inguruko eztabaida hau bezala: ¿Se debe usar en clase la L1 de los estudiantes?

Oharra: Nik Ning-en probak egiten aspaldian zabaldu nuen probako komunitate bat: Euskara irakasleak. Inori interesatzen zaio proba teknikoetatik harago joatea? 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 11 15:21

Hizkuntzaren kafea

Hizkuntz ikasleak eta irakasleak kafe baten inguruan solasaldiak antolatzeko ekimena. Europako Socrates programaren barruan antolatu da eta martxan dago zenbait herrialdetan. Hizkuntza ikastea jarduera sozialetik daukan alderdia azpimarratu nahi da. Gure mintzalagun eta mintza-taldeen antzeko zerbait azken batean.

Comunidad Todoele-ren bidez. 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None