Archive - Apr 4, 2008

Data
Mota
2008 apirilak 04 20:44

Esatekorik ez?

Askotan berba egiten dugu ezer esan beharrik ez dugunean, igogailuan gaudenean adibidez, asko kostatzen zaigu isilik egotea. Hizkuntzarekin norberaren egoera emozionala, identitatea eta beste hamaika gauza komunikatzen ditugu.

— Itziar Laka

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 04 20:32

Hizkuntz-habiak

Made in Galiza-ren bidez Instituto lingüístico de Invierno (berriro!) blogeko artikulu interesgarri honetara heldu gara.  Zeelanda Berrian eta Hawaii-n umeekin egiten diren esperientziak. Familiaren moduko ingurunea sortzeko "habiak" sortzen dituzte.

Helduekin "habiak" sortu litezke? 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 04 00:12

Hizkuntzarik zailena

Hizkuntzarik zailena ama-hizkuntza da, aurretiaz inolako esperientzia barik menperatzen baita.

Hemendik jasoa.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None