Archive - Apr 30, 2008

Data
Mota
2008 apirilak 30 15:16

Jakintza eta giltzak

Irakaskuntzan eta formazioan diru asko gastatu da erremintak jartzen, baina ez irakasten edo probatzen ea zein zen egokiena. Luzaro egon gara ezaguerak eta jakintza pasahitzen bidez ezkutatzen, agerian eta jendearen esku utzi beharrean, benetan zer-nolako hedapen objektiboa duten jakiteko.

— Gorka J. Palazio (EHUko irakaslea eta IKT katedraduna)

Administrazioa Euskaraz aldizkaria (PDF. 60 zbk., 19. orr.). Oso interesgarria artikulua: "LifeLong Learning prestakuntzari erreparatzeko garaia"

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 30 13:25

Mintza eguna 2008

Ekainaren 14an, Getxon aurten.
Mintza eguna 2008

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 30 12:47

Irakurri, gozatu eta oparitu

Topaguneak bigarren urtez antolatu du. Irakurtzera animatzeko kanpaina.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 30 00:00

Gutaz eta geure sareez

Euskaltegien mundua barrutik ez dut gehiegi ezagutzen baina nire pertzepzioa gauzak beste modu batera gertatzen ari direla da. Berriro diot, hau guztia kanpotik ikusita jasotzen dudan sentsazioa besterik ez da; Benitok, Txelisek, Abelek, edo Pedrok, besteak beste, argitu beharko lukete hau zertxobait gehiago. Egia da, oraindik ez dutela elkarlanerako txokorik garatu helduen alfabetatze lanetan diharduten irakasleentzat baina elkarri laguntzeko beste prestutasun bat antzematen da, ez dakit, “rollo ona” dagoela ematen du. Euskara eta helduen euskalduntzea gai serioegiak izango dira beste esparruetan ditugun eztabaida antzuekin denbora galtzeko.

— Jolaus (IKTeroak)

Errepaso elegantea egin du gaur Jolausek: EHko irakaskuntza, internet, komunikazioa, kolaborazioa, sareak: Interneten euskal hezkuntza sarea sortzeko aukerarik ba ote?

Hala da? Ala urrutiko intxaurrena eta auzoko lapikoaren beste eraso bat da? Wink

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None