Archive - Apr 2008

Data
Mota
2008 apirilak 30 15:16

Jakintza eta giltzak

Irakaskuntzan eta formazioan diru asko gastatu da erremintak jartzen, baina ez irakasten edo probatzen ea zein zen egokiena. Luzaro egon gara ezaguerak eta jakintza pasahitzen bidez ezkutatzen, agerian eta jendearen esku utzi beharrean, benetan zer-nolako hedapen objektiboa duten jakiteko.

— Gorka J. Palazio (EHUko irakaslea eta IKT katedraduna)

Administrazioa Euskaraz aldizkaria (PDF. 60 zbk., 19. orr.). Oso interesgarria artikulua: "LifeLong Learning prestakuntzari erreparatzeko garaia"

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 30 13:25

Mintza eguna 2008

Ekainaren 14an, Getxon aurten.
Mintza eguna 2008

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 30 12:47

Irakurri, gozatu eta oparitu

Topaguneak bigarren urtez antolatu du. Irakurtzera animatzeko kanpaina.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 30 00:00

Gutaz eta geure sareez

Euskaltegien mundua barrutik ez dut gehiegi ezagutzen baina nire pertzepzioa gauzak beste modu batera gertatzen ari direla da. Berriro diot, hau guztia kanpotik ikusita jasotzen dudan sentsazioa besterik ez da; Benitok, Txelisek, Abelek, edo Pedrok, besteak beste, argitu beharko lukete hau zertxobait gehiago. Egia da, oraindik ez dutela elkarlanerako txokorik garatu helduen alfabetatze lanetan diharduten irakasleentzat baina elkarri laguntzeko beste prestutasun bat antzematen da, ez dakit, “rollo ona” dagoela ematen du. Euskara eta helduen euskalduntzea gai serioegiak izango dira beste esparruetan ditugun eztabaida antzuekin denbora galtzeko.

— Jolaus (IKTeroak)

Errepaso elegantea egin du gaur Jolausek: EHko irakaskuntza, internet, komunikazioa, kolaborazioa, sareak: Interneten euskal hezkuntza sarea sortzeko aukerarik ba ote?

Hala da? Ala urrutiko intxaurrena eta auzoko lapikoaren beste eraso bat da? Wink

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 29 23:50

Lagune, igerri esakune!

III. Berba Probak Mungian. Esakuneen inguruan beste herri-txapelketa bat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 29 23:18

Marina: etimologoa

Ez, ez da pentsatu duzuena. Filologoa da eta etimologia eskola ematen ari da bideoan. Youtuben jarraitzaile gehien daukaten kanaletako bat.

Nodos_Ele-ren bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 29 19:58

Euskara 21

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak sortu du webgune hau euskararen gaineko gogoetarako. Gaur aurkeztu dute Donostian.

404ren bat agertzen da eta edukiak falta dira oraindik.  

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 29 18:21

My Happy Planet: hizkuntzak ikasteko beste sare bat

Wwwhat's New-ren bidez ezagutu dugu. Bitxikeria bat, euskaraz hitz egiten duzula esan eta lagunen bila hasita, dozena bat lagun agertzen dira "Learning: basque".

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 29 11:37

Opariak eta etxeak: liburuxka eta hiztegia

Getxoko Udalaren Euskara Zerbitzuak herrian hainbat proiektu ditu martxan, eta haien berri eman digute gaur erabil.com-en.

Proiektu horietarako gauza interesgarriak egin dituzte, guztientzako baliagarriak. Bi opari hauek egin dizkigute hain zuzen:

Hemen ikusi ahal duzue lehenengoa Calameo zerbitzu berriari esker:


0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 29 01:29

Kontrapuntua

«Irlandan abertzaleak izan ziren ingelesa eta ingelesari lotutako kultura legitimatu zutenak»
«nazio kulturalak huts egiten badu, nazio politikoarenak egin du»

— Joxe Manuel Odriozola

Lehengoan jaso dugun aipamenaren kontrapuntua. Joxe Manuel Odriozolaren "Abertzaleak eta euskara" liburua aurkeztu da lehengo astean.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 28 22:49

Drogomenpekotasunen inguruko hiztegia

Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietako Zuzendaritzak Drogomedia webgunearen barruan euskara-gaztelania hiztegi hau eskaintzen du.

Drogena sasoi batean idazlanetan gai errekurrentea izaten zela... 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 28 22:45

Gaztelania azterketak on line

Instituto Cervantesen mailaketa probak. On line egin daitezke.

Eta lanpostua eskuratzeko honelakoak ere egin behar izanez gero?

Tres Tizasen bidez

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 28 18:04

Euskararen desagerpenaz

Diglosia hutsean bizi gara. Gizartearen ahalegina ez da nahikoa, historiak frogatzen duenez. Gaelikoak berak ere etorkizun hobea du. Edozein gerra edo kontrako egoera politikoa agertu, eta euskarak behera egingo du, eta etorri, etorriko dira. Ez dugu babes politikorik, eta horrela ez dago etorkizunik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 28 12:50

Arrakastaren giltza

Siempre digo que el mejor predictor de éxito de un curso es la necesidad de quien lo hace. El mejor diseño pedagógico con alumnas y alumnos que no quieren aprender está condenado al fracaso. Así que quizá no se trate tanto de hurgar en la pedagogía sino en las actitudes y en el sistema en sí mismo.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 28 12:18

Baionako Gau Eskolaren inaugurazioa maiatzaren 17an

Gonbidapena bidali digute (mila esker). Maiatzaren 17an, larunbatarekin AEKren Baionako egoitza berria inauguratuko da.

Hemen dago egoitza berria: Marengo Karrika, 22.


AEK Baionako Gau Eskola map

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None