Archive - Dec 1, 2008

2008 abenduak 01 12:10

Lortu duguna

Haltzak ez dü bihotzik,
Ez gaztanberak hezürrik.
Ez nian uste erraiten ziela aitunen semek gezurrik.

Lortu nuen zer esan nahi zuen jakitea azkenean, baina aldi berean lortu nuen kontatzen zuenak ez inportatzea. Lortu nuen milioika istorio gehiago entzutea.

Lortu zenuen.

Komunikazioa-inkomunikazioa, orain ulertu dut.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
  
2008 abenduak 01 12:02

Elebila: orain irudi bilatzailea ere bai

Elebilak orain testua ez ezik, irudiak ere bilatzeko aukera ematen du. Irudi bilatzaile hauek hiztegi grafikoak izan daitezke hizkuntzak ikasten dutenentzat. Badakizue, irudi batek mila hitz eta definizio baino gehiago.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 01 03:37

40 urte barru

Patxitraperok hemendik 40 urtera Euskal Herrian eguraldiari buruzko jarduna zelakoa izango den igartzera gonbidatu digu. Zein uste duzue zuek?

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 01 03:23

2.0 betaurrekoak

Iñaki Muruak ere egin digu iruzkina ostiraleko jardunaldiaz, gurean 2.0 kontzeptua oraindik zer urrun dugun gehien bat.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 01 01:20

Datorrenari adi

We need to understand what may be emerging, explore its implications for education, and understand how best we might harness these changes. (…) Without this early engagement we also risk desingning educatonal practices and approaches that will be rendered obsolete and anachonistic in the context of new human capabilities.

Ulertu egin behar dugu zer ari den sortzen, hezkuntzari hark zer dakarkion aztertu, eta aldaketa horietaz hobekien nola baliatu pentsatu. (...) Hasieratik hori guztia aintzat hartzen ez badugu arrisku handia daukagu: gaitasun eta konpetentzia berrien testuinguruan, hezkuntzan diseinatzen ditugun praktika eta ikuspegi guztiak berehala geratuko dira zahartuta eta anakroniko. (itzulpen artisaua beti legez)

Futurelab

Ez dakit zergatik, aipamen hau hemen dabilen bati gustatuko zaiola uste dut. Urrunera begiratzeko antiojoak edo.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None