Archive - Dec 2008

2008 abenduak 31 09:34

Amaitu da?

2008 segidan amaituko da, ikasturtea ez Frown, oporrak ere ez Smile, baina munduko disgustuak ere ez Yell.

Ondo pasatu gaur gauean, bihar goizean, eta hemendik aurrera ahal duzuen guztia, hau irakurri duzuenok, irakurri ez duzuenok, sekulan irakurriko ez duzuenok, hizkuntza hau ulertzen duzuenok, ulertu nahi duzuenok, ulertu nahi zenuketenok eta munduan hizkuntza hau badenik ez dakizuenok ere bai.

Urte berri on (eta ez dadila pasa).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 31 09:22

steLLLa

Enric Serraren Aprendre llengües-en (blog hori aipatuaren aipatuaz gomendatu beharrik ere ez dago) beste albiste interesgarri bat aurkitu dugu. SteLLLa  (Stimulation of eLearning for Life Long Learning for adults) egitasmoaren berri eman digu hain zuzen ere.

LifeLong learning gero eta gehiago entzuten den kontzeptua da (olerkiak ere egiten dizkiote batzuek). Euskaraz ez dakit inork orain arte itzulpenik eman dion, "etengabeko ikaskuntza bizitzan zehar" edo halako zerbait izan liteke, behin baino gehiagotan entzun/esan ditugun "beti ikasten da" edo "ikastea ez da inoiz amaitzen" aforismo kolokial horien buelta "serio" bat izan liteke kontzeptu hau.

Funtsean abiapuntua honelako zerbait izan litekeela begitantzen zait:  ikastea ez da berariazko erakunde, denbora eta testuinguruetan soilik gertatzen, harago doa espazioan eta denboran, horrek ikas-prozesuaren gobernua neurri handi batean ikaslearen esku uztea eskatzen du (badakizue, autoikaskuntzaren inguruan entzuten diren horiek guztiak). Horrekin batera, berrikuntza eta aldaketa gero eta ugariagoak, bizkorragoak eta kontrolagaitzagoak gertatzen ari diren sasoi honetan beharrezkoagoa egiten da etengabeko ikaskuntza mugagabe hori.

SteLLLa egitasmoa berriz Europar Batasuneko Lifelong Learning Programme-tik dator. Zazpi estatu dira partaide egitasmoan: Belgika, Zipre, Alemania, Italia, Polonia, Eslovenia eta Espainia. Espainian hain zuzen ere, Nafarroako CNAI (Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunea) da egitasmoa garatzeko ardura hartu duen zentroa. LLL hori  ahalbidetzeari eta errazteari begira autoikaskuntza eta eLearning-arekin lotutako esperientziak sustatu, aztertu eta batu nahi dira SteLLLa honen markoan, CNAIren kasuan hizkuntzen ikaskuntza jorratzen da.

LLL kontzeptu-ikuspegi honek hizkuntzen eta euskararen ikas-irakaskuntzari begira ere galdera eta gogoetagai batzuk ekar ditzakeela uste dut. Serrak aipatzen dituen autoikaskuntza, ikaskuntza birtuala eta etengabeko ikaskuntzaren beharrarekin batera, hiztun berriak erabilera esparru anitzetan eta normalizazio prozesu baten barruan burutu beharko lukeen etengabeko hizkuntz-egokitzea bururatu zait adibidez. Edozlean ere ikuspegi honek zertifikazioaren eta agirien mugarriekin  talka egin lezakeela begitandu zait. Ala ez?

IO: euskaltegiaren hormak bota beharraz hitz egin da hemen inguruan azkenotan. Erlojuak ere bota beharko dira akaso?

IO bis: A ze txapa bota dudan Karrajua "labur" honetan! Karraju nagusia haserretu egingo zaigu, arrazoiarekin gainera.

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 30 17:15

Biktima izaten jarraitzeko ez

Aborrecen o bilingüísmo, mesmo se ven incapaces de practicalo como facemos os outros con sorpendente habilidade e séntense vítimas, diminuídos nacendo como naceron e educándose como se educaron para a posición dominante. O galego non valía para nada? Pois agora vale! Eu estou feliz de cederlles a posición de vítimas que eles tan ardentemente reclaman. É a súa estratexia, teñen dereito a defendela. Pola miña parte penso que é un momento óptimo para recolocar as fichas no taboleiro. Non imos pelexarnos por seguir sendo as vítimas!

Gorroto dute elebitasuna, ezin dute praktikatu besteok trebezia harrigarriarekin egiten dugun bezala eta biktima sentitzen dira, goian egoteko jaio eta hezi direla gutxietsita sentitzen dira horrenbestez. Galizierak ez zuen ezertarako balio? Orain bai ordea! Nik poz-pozik utziko diet jo ta su aldarrikatzen ari diren biktima paper hori. Euren estrategia defendatzeko eskubidea dute gainera. Neure aldetik, berriz, uste dut taulan fitxak lekuz aldatzeko une egokia dela. Biktima izaten jarraitzeko ez dugu borrokatuko!

— Anxos G. Fonte
(galiziar hizkuntza eta literatura irakaslea)

Manifestos e contramanifestos (Xornal de Galicia).

Normalizazioa dela eta ez dela antzeko polemikak Galizian eta geurean. Fonteren jarrera hori deigarria iruditu zait: biktima papera hartu nahi dutela? Gu nekatuta gaude biktimak izaten.

4
Batez bestekoa: 4 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 30 16:50

Eu

eu

EU horretan seguruenik antzeko zerbait irakurri dugu denok hemen. Ez da hori, edo bai:

Eu gravado na madeira, a fogo. Eu e non "Yo", nin "Io", nin "I", nin "Je", nin nada parecido. Porque eu só podo ser iso, "EU". Eu son galego, son EURopeo. Non teño máis nome ca a miña propia identidade: identidade galega.

"Eu" ez da "Ni", edo bai, edo "Eu son EU" edo "EU naiz ni" izan liteke, edo ez.

Galiziako Xuntak antolatu duen "Enfoca o galego" lehiaketara aurkeztutako argazkia.

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 30 13:20

Zergatik eskatu etorkinari euskara ikasteko?

Etorkinek prozesu hori ulertzeko informazioa behar dute. Ondo azaldu
behar zaie hizkuntzaren normalizazio prozesua, euskarak zein bide egin
duen eta zein egin behar duen

— Amelia Barquín (HUHEZI)

Jakin aldizkariaren 165. zenbakian argitaratutako artikulu batean idatzia. ARGIA aldizkariaren 2165. zenbakiko Zergatik eskatu etorkinari euskara ikasteko? erreportajean aipatuta.

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 28 01:05

Datorrena

Evaluación y portafolio. Los dos temas estrella en la agenda ELE. En 2009 veremos interesantes avances en este campo, tan necesarios para ofrecer una enseñanza homogénea sometida a los más estrictos controles, como debe ser.

— El becario de Nodos Ele

2009ak zer ekarriko duen asmatzen saiatu da bekarioa, ironia gutxirekin ez, eztabaidarako bidea ematen dute aurreikuspenok duda barik.

Tendencias ELE 2.0 para 2009 (Blog Nodos Ele)

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 27 03:12

Embedit.in: dokumentuak edo webguneak "enbotatzeko" zerbitzua

Blogetan edo web-ean oro har dokumentuak erakusteko zerbitzu asko ditugu dagoeneko. Embedit.it hau berria izateaz gainera, dokumentuak ez ezik, webguneak ere enbotatetzeko aukera ematen digu.

Hemen daukazue pdf dokumentu baten adibidea. Ete hemen behean webgune ezagun baten "potoa".


Embedit.in Increo enpresaren ekimena da. Increok beste zerbitzu aipagarri bat ere badu: Backboard. Zerbitzu honetan dokumentu edo webgune bat enbotatzearekin batera, hari buruzko ekarpenak eta "feedback-a" jasotzeko bidea ematen du. Egokia prestatu duguna publikatu baino lehen lagunen edo ingurukoen iritziak jasotzeko eta hobekuntzak eta egokitzapenak egin ahal izateko.

Edo ikasleek prestatutako testu bati ekarpenak, ideiak edo (bai!) zuzenketak egin ahal izateko, berbarako. Ezta?

Hemen adibidez, webgune honi buruzko ekarpenak egin ditzakezue.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 24 13:43

Irakurtzeko plazerra

Por esto es importante averiguar los intereses del alumnado y proporcionarles textos que puedan disfrutar leyendo. Esta es una de las mejores estrategias para potenciar el uso de la lectura.

— Rafael Bisquerra (Bartzelonako Unibertsitatea)

Encuentro Practico ELEko tailer honen aurkezpenean:
Educación emocional y lengua

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 23 19:07

Lekuan-lekuan

Azken urteotan obsesionatu egin gara euskara batua aurrera ateratzeko nahi horrekin, eta ez ditugu bereizi eremu euskaldunak eta eremu erdaldunak. Berdin jokatu dugu Tuteran edo Leitzan. Horretan aldakuntza bat egin behar dugu.

— Koldo Zuazo

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 23 19:03

EAEn etorkinen erdiak euskara ikasi nahi, %0.8k ikasi

CEARen (Iheslariei laguntzeko Espainiako Batzordea) Euskadiko ordezkaritzak egindako Estudio sobre el interés y uso del euskera por parte de la población inmigrante y refugiada ikerketatik atera da gaur albistea hedabideetara.

Ikerketa 2007koa da, eta bertan euskara hurbiltzeko faktore eragile batzuk aipatzen dira: udalerria, umeak eta eskola, etorkinei emandako arreta eta artapen pertsonalizatua...

3
Batez bestekoa: 3 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 23 00:31

LdeLengua16

ELE (gaztelaniaren irakaskuntza) munduaren podcast insterergarriaren hamaseigarrena: materialen diseinua, formacionele.com, Babelweb, Sevillako topaketa praktikoa...

Badugu Gabonetan zer entzuna.

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 22 19:24

Moodle ikastaro baten aurkezpena

Victoria Castrillejok prestatu zuen aurkezpen hau Berlinen egin zuten tailer baterako.

"¡Moodle no es la tarta! ¡Moodle son los utensilios de cocina!" hori gustatu zait.

Via: Nodos Ele.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 22 18:51

Aldaketaren motorra

...el motor del canvi lingüístic són les persones socialment actives.

(Hizkuntz-aldaketaren motorra sozialki aktiboak diren pertsonak dira)

— Rosó Herrera, Joan Tudela (Àrea de Llengua i Comunicació de la Fundació Comaposada)

Les persones socialment actives, motor del canvi lingüístic (pdf): Llengua i Ús aldizkariaren 42. zenbakia.

Merkataritzaren munduan egindako esperientzia batetik abiatuta hausnarketa horretara heldu dira Herrera eta Tudela. Hizkuntz-ohituren eta pertzeptzioen aldaketan gizartean pisua eta aktibitatea duten pertsonek berebiziko eragina dute. 

Hizkuntz-zertifikazioa eta erakunde publikoen hizkuntz-plangintzari pisu erlatiboa kentzen diote era berean.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 22 13:38

Teknologia vs. ikaskuntza?

Un altre dels reptes que encara s’han de vèncer en algunes institucions i entorns és el de l’excés d’atenció, o més ben dit, la desviació a centrar el model de formació en la tecnologia, més que en l’ensenyament i l’aprenentatge.

(Gainditu beharreko erronketako bat erakunde eta inguru batzuetan teknologiari ematen zaion gehiegizko arreta da, edo hobeto esanda, ikaskuntza-eredua ikas-irakaskuntzan barik, teknologian zentratzeko joera.)

— Lourdes Guàrdia (UOC)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 abenduak 21 21:05

Gramatika lege

Bisiguaren estarta benetan blog gomendagarria dugu. Berriro ere eredugarri ari zaigu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None