Archive - Nov 22, 2008

2008 azaroak 22 20:27

Carmen Díez IRAKASLEA

Your browser is not able to display this multimedia content.

Emakume bitxia dugu Carmen Díez, irakasle IRAKASLEA, 51 minutu inguruko bideo luze honetan (2. zatia ere badu) oinarri oinarrian bere lau urteko ikasleez eta ikasteko moduez ari da, pasartez pasarte. Pasarteon bitarteetatik hainbat gai azaleratzen dira:

  • Barrutik kanporantz ikasten dela. Txikitik handira zenbaitetan.
  • Beheko solairua (emozioena) eta goikoa (edukien mundua) uztartu beharra.
  • Emozioen mundua izan litekeela ikastakuilurik onena.
  • Ikasleak autonomia izan behar duela bilatzeko, aurkitzeko, okerrak egiteko, proposatzeko...
  • Ikasteko gogoa dela motorra. Ikasteko mugitu egin behar dela eta ez etorriko denaren zain egon. Ikasle eta irakasle kuxkuxeroak izan behar dugula.
  • Irakaslearen papera deszentralizatu beharra.
  • Irakaslea dinamika sortzaile.
  • Taldea ondo ezagutzearen garrantzia. Ikasle bakoitzak taldean garrantzia duela sentitu beharra.
  • Irakaslea ez dela orojakituna. Batzuetan ikasleekin batera ikasi behar duela, zerbait ez dakiela onartuz (eta ona dela hori gainera).
  • Material errealaren erabilera. Ikasleek berek material eta esperientzia ekarpen ugari egin litzaketela.
  • Proiektu irekiekin lan egin beharra, inprebisibilitatea asumitu beharra.

Eta abar, eta abar. Badakit batzuek 'txapa' galanta sartzen duela iritziko diozuela baina niri Carmen Díez IRAKASLEA iruditzen zait.

Bideo atal hau Eduvlog-en aurkitu dut. Bigarren zatia ere bertan duzue nahi izanez gero.

 

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 22 17:03

Veleiakoak jarraitzeko

Iruña-Veleiakoen inguruan egunotan piztu den iskanbila jarraitzeko gomendioa. Ricardo Gomez filologia irakasle eta filoblogaria delicious-en han eta hemen publikatzen dena batzen dabil "veleia" etiketarekin. Biltze lan fina eta zehatza. Aupa Rikardo!

Bide batez, Veleiakoa lehenengo euskaltegia izan zitekeelako hipotesia oraindik ez du inork ezeztatu. Tongue out

Hemen daukazue bertsio espektakularrago bat.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 22 01:47

Ldelengua 15

Francisco Herrera eta Victoria Castrillejo irakasleek podcastaren 15. saioa zabaldu dute.

Elkarrizketa bi: Mario Rinvolucri eta Rosa AcquaroniCIVELE eta Foco aldizkariaren podcast-a.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None