Archive - Nov 11, 2008

2008 azaroak 11 22:49

Kurlsaaleko ekitaldia

ETBkoek eman dute albistea jada.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 11 21:30

HABEko zuzendaria Euskadi Irratiko faktorian

Joseba Erkizia "Faktoria" saioan egon da.

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 11 13:48

Childtopia: hizkuntzak ikasteko jolasak

Childtopia umeentzako jolas eta baliabide interaktiboen bilduma da. Ume txikiei begira jarrita, hizkuntza ikasteko jolas eta ariketa errazak eskaintzen dizkigu.

Eta euskaraz ere badago.

Mersi @joxe

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 11 09:08

Urteurrenaren karietara

Bai, baina diru laguntzak daude.....Bai, aprobatuz gero. Eta azterketarik egin nahi ez bada, zer? Askotan ikasleei azterketak egitea debekatuko nieke. Horrek sortzen duen estresak eta urduritasunak higuindu egiten nau. Karrera amaiezina bihurtzen du euskalduntzea. Loterian bezala ahalik eta gehien jokatuz gero, tokatuko zaielakoan; azterketarik azterketa, kalejira mugagabean murgiltzen zaizkigu ikasleok, titulu edo diru-laguntzen bila. Horrela denok kokoteraino eta aspertuta amaitzea besterik ez da lortzen!

— Leire Narbaiza

HABEk 25 urte (Kalamuatik Txargainera)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 11 06:53

Euskalkia erakustea

Pentsaezina da Gasteizen, Bilbon edo Santurtzin euskalkia erakustea. Hor euskara batutik abiatu behar da. Baina batua ez da zertan berdina izan Baionan eta Bilbon. Baionan euskara ikasi nahi duen herritar bati Lapurdin eta Nafarroa Beherean egiten den euskara irakastea da logikoena; eta Santurtziko pertsona bati Bizkaialdeko egitura eta joerak. Bizkaiko gau eskola batean deus edo igorri esateak ez dauka zentzurik.

— Koldo Zuazo

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 11 01:44

25 urte eta hemendik aurrera

Oro har, guztion lanari esker aurrera egin dugula baieztatu ahal izateak ez dizkigu begi bistatik kendu behar aurrean ditugun erronkei erantzuteko egin beharreko urratsak: herritarrei euskara ikasi ahal izateko laguntza ekonomiko handiagoak doakotasunaren bidean, bizitzaren alor guztietan sartu ahal izateko modulazio egokituak, etorkinei beren-beregi begirako planak, eta legeak aitortzen dituen eskubideak praktikan jarri ahal izateko benetako bermeak, besteak beste. Azken batean, euskaraz bizi nahi dugu bizitzako alor guztietan, eta euskararen eremu osoan.

— Edurne Brouard, Marian Leon, Iñaki Ibarluzea, Oskar Elizburu eta Juankar Fernandez
AEK-ko irakasleak

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None