Jozulinen premonizioak betetzen hasi dira. Euskara kontuetan norgehiagoka elektoralean hasi dira batzuk eta besteak eta guda horretako eskaramuza batean HABE tartean. PSE-EEko alkate batzuek HABEk diru-laguntzak murriztu dituela, eta HABEk berehala eta internet-en bidez (ez bata ez bestea ohikoak) ezetz erantzun.
Biak hain gartsu ikusita esperantza piztu liteke, baina -Jozulinen premonizioetan ez bezala- susmatzen dut hau dena halako "eta zu gehiago (edo gutxiago)"estiloko demanda lerdo batean geratuko dela, eta hainbeste aipatzen diren politika eta diru horiek dauden-daudenean geratuko direla. Behera ez badatoz.
Hau Jozulinena baino premonizio seguruagoa da.


Azken iruzkinak
Duela 5 ordu 40 min
Duela 2 days 21 ordu
Duela 3 days 3 ordu
Duela 4 days 4 ordu
Duela 4 days 13 ordu
Duela 4 days 21 ordu
Duela 4 days 23 ordu
Duela 5 days 18 min
Duela 5 days 3 ordu
Duela 5 days 5 ordu