Archive - Oct 23, 2008

2008 urriak 23 22:57

Maita nazazu gutxiago...?

Poetak idatzi zuen «maita nazazu gutxiago, goza nazazu gehiago», euskara asko maite dutela gaztelaniaz edo frantsesez aldarrikatzen dutenentzako. Maita nazazu gutxiago eta erabil nazazu gehiago. Orain, gero eta garbiago agertzen zaigu gehien erabiltzen dutenek, maite dutelako egiten dutela. Eta nola sortzen, lantzen eta mantentzen da hizkuntzarekiko maitasuna?

— Malores Etxeberria

4.8
Batez bestekoa: 4.8 (5 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 23 10:05

Hizkuntza naturala eta artifiziala

Antzeko zerbait esango nuke "hizkuntza naturala gaztelania" duten ikasleez jardutean esaten denari buruz. Gauzak lasai esateko aukera izan behar dugu, baina gauza hauek ez dira zuzenak eta euskarari kalte handia egiten dio, behin eta berriro euskara ez naturala, beraz artifiziala dela baieztatzeak. Ikasle batzuk edo askok euskaraz nahikoa erosotasunarekin hitz egiteko gaitasunik ez dutela lortu, ados, jar gaitezen zer egin behar den pentsatzen. Maila bereko ingelesa ikasi izan balute ikasle horiek lortutako gaitasuna artifizialtzat joko ote genuke?

— Itziar Idiazabal

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 23 09:59

HEAren garrantziaz

Euskalduntze-alfabetatzeari dagokionez ere, une batzuetan ahul ibili da; adin nagusikoen euskalduntzeari ez zaio behar besteko garrantzirik eman. Azkenaldi honetan, dena den, berrindartu den esparrua da. 25 urte hauetan eskolatik zetozen gazteengan utzi da euskalduntzearen zama eta hor huts egin da. Irakaskuntzaren parez pare beste espazio batzuk ere euskaldundu behar ziren eta hor atzera gabiltza eta indar gutxirekin.

— Xabier Mendiguren (Kontseilua)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 23 09:36

Modernitatea

Gauza nabaria da (eta aitzinetik errana) euskarak Lapurdi-kostan eta Lapurdi-barnealdean eusten duela, eta beheiti ari dela Baxe Nafarroan eta Xiberoan. Bizimodu eta balore tradizionalei atxikiak ziren euskaldunak ez dira gauza izan frantsestasunari aurre egiteko; berriz, modernitateari eta Hego Euskal Herriko eragin hurbilari lotu direnak, bai.

— Emilio Lopez Adan

Euskaldunen mugak Ipar Euskal Herrian (Larrun).

Aste honetako Argiarekin batera euskararen azken 25 urteotako bilakaera aztertzen duen Larrun gehigarria dator:Euskararen bilakaera 25 urtean. Kalitatea, erabileraren gako nagusia 

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 23 00:13

Zorrak

Asko zor diegu euskaldun berriei. Batzuek, gainera, inongo laguntzarik gabe ikasi dute, euskara ikastearen truke inongo lanpostu ofizialik eskaini gabe, inongo buruzagitzarik eskaini gabe.

— Martxelo Otamendi

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: None