Archive - Oct 19, 2008

2008 urriak 19 14:08

Atazak sortzeko eta jarraipena egiteko gida

Iñaki Calvok eta Daniel Jimenezek
Guía para el diseño y seguimiento de tareas, actividades y secuencias didácticas de LE izeneko gidatxoa egin dute. Iñakiren Ibilbidea blogean eskuratu ahal duzue (pdf). Laburra (orri bakarreko taula da), baina horrelakoak asko ez daukagula erabilgarria izan daiteke. Joseba Ezeizak Hizpiden azkenotan argitaratu duen artikulu sorta izan daiteke osatzeko edo egokitzeko.

Iñakiren hitz hauek pentsatzeko, edo eztabaidatzeko:

Nosotros estamos convencidos de que un buen profesor ha de ser capaz de diseñar sus propias tareas, actividades y secuencias didácticas

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 19 12:20

Online-aren monotonia

En la enseñanza de lenguas, lo primero que aprende todo profesor es que ningún alumno tiene las mismas necesidades ni la misma facilidad para avanzar en su competencia lingüística. Por eso, el diseño de cursos online en los que la progresión del aprendizaje es fija e inmutable se tornan aburridos y mecánicos.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 19 09:47

Handitasunaren handikeriak

Arazo bihurtu da britainiar biztanleek ingelesa ez den beste hizkuntzekiko duten ezjakintasuna. Europar Batasunaren txosten batzuek diotenez, jatorrizko hiztunak ez direnen eginkizun bihurtuko da ingeleserako itzulpenak egitea, jatorrizko hiztunen gabeziak eraginda.

Lanean izan diren itzultzaileek erretiroa hartu ahala, ez da nork ordezkatu izaten. Gainera, oso maila baxua izaten dute ingelesa ez den beste hizkuntzaren bat dakitenek. Eta batzuetan, ingelesean ere, oso konpetentzia urriak dituzte: adiskideentzako baliagarri izan litezkeen itzulpenak egiten dituzte baina testuinguru formaletarako desegokiak direnak.

http://www.guardian.co.uk/business/2008/sep/21/languages.eu (http://meneame.net/
ren bidez)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None