05
Ots
2012
22:55

Mintzamenaren definizio bat

Zuetako bakoitzak badu hautapen naturalak inoiz asmatu duen ezaugarri ahaltsuen, arriskutsuen eta subertsiboena. Audio teknologia neuronala den zerbait da, beste pertsona batzuen gogamenak birprogramatzeko. Zuen mintzamenaz ari naiz, jakina, horrek ahalbidetzen baitizue zuen gogameneko pentsamendu bat zuzenean beste norbaiten gogamenean landatzea, eta haiek ere beste hainbeste saiatuko dira egiten zurekin, zuetako inork kirurgiaz baliatu beharrik gabe.

— Mark Pagel

TED hitzaldien artean Mark Pagel biologoaren Hizkuntzak nola aldatu zuen gizadia dugu, Andoni Sagarnak eta Olatz Mercaderrek euskaraz azpitutulatuta.

Goiko hitzekin ekin dio solasari, hizkuntza teknologia sozialeko zerbait dela iradoki nahi duen solasa.

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mundu bat, hizkuntza bat

Plistiplasta (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2012, Otsaila 6 - 12:27(e)an.

Arretasu entzun dut Mark Pagelen hitzaldia. Eta entzun ahala, desadostasuna areagotu egin zaidala esan.

Ingurune modernoan egina bada ere, aspaldian entzun dudan diskurtso zaharrenetako bat begitandu zait. Finean dio, gizakia gizaki dela garapen ahalmena duelako eta garapen ahalmen hori ikaskuntza sozialari esker lortu duela. Ados honaino.

Ondoren, zera dio: ikaskuntza soziala ikusizko lapurretan oinarritzen dela eta hizkuntzak ikusizko lapurreta horretatik babesteko sortuak direla. Iruditzen zait ideia honek hizkuntzen sorrera esplikatzeko oso oinarri ahula duela eta gainera erredukzionista dela hizkuntzak betetzen dituen funtzioekiko (hizkuntza lapur eta polizia jokora mugatzen du).

Amaitzeko, 'mundu bat, hizkuntza bat' tesia defendatzen du eta disimuluz iradokitakoa bada ere, hizkuntza hori ingelesa dela ondorioztatzen da. Hizkuntza bakarrak ikaskuntza soziala areagotu eta garapena biderkatuko duelakoan. Ba, honetan ere ez nago ados. Iruditzen zait justu kontrako norabidea hartu behar dugula, hau da, hizkuntza batean edo bestean sortutakoa, ezaguna dugun hizkuntzan jaso ahal izatekoa.

Irtenbidea ez da 'Mundu bat, hizkuntza bat' 'Mundu asko eta hizkuntza asko' baizik eta ez dut uste hori ezinbestean garapenaren, partaidetzaren eta ikaskuntza sozialaren etsai izan behar denik.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Mintzamenaren definizio bat

Sindikatu edukia