Lortu duguna

2008 abenduak 01 12:10

Haltzak ez dü bihotzik,
Ez gaztanberak hezürrik.
Ez nian uste erraiten ziela aitunen semek gezurrik.

Lortu nuen zer esan nahi zuen jakitea azkenean, baina aldi berean lortu nuen kontatzen zuenak ez inportatzea. Lortu nuen milioika istorio gehiago entzutea.

Lortu zenuen.

Komunikazioa-inkomunikazioa, orain ulertu dut.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
  

Iruzkinak

Ez nau izutzen negu hurbilak
uda betezko beroan
dakidalako irauten duela
orainak ere geroan
nolabaitezko kate geldian
unez uneko lerroan
guztia present bihurtu arte
nor izanaren erroan.

Ez nau beldurtzen egunsentian
arnas zuridun izotzak
nun dirudien bizirik gabe
natura zabal hilotzak
eguzki eder joan guztian
argia baitu bihotzak
eta begien milla ernegai
iraganaren oroitzak.

Ez nau larritzen azken orduan
arnasa galdu beharrak
bide xumea hesituarren
amildegiaren laarak,
ardo berriak onduko ditu
mahastietan aihen zarrak
gure oraina arrazoiturik
beste batzuren biarrak.

Ez nau iluntzen baratzatikan
azken loreak biltzeak
muga guztien arrazoi billa
arnas gabe ibiltzeak
arratsaldeko argi betera
zentzu denak umiltzeak
amets betezko loa baitakar
behin betirako hiltzeak.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez