22
Api
2012
20:11

Eskakizun handiagoko irakaskuntza

Lotura

Ann Foreman irakaslearen twitter-en kontua ingelesaren (ELT) irakaskuntzan dabilearen berri izateko leihotxo ederra da.  Kezka interesgarriak dituzte mundu osoan zehar dabiltzan ingeles irakasleek, segurutik hizkuntzen irakaskuntzan gremio handiena eta zabalena iznada hala espero daiteke.

Neure ingelestxuarekin saiatzen naiz apur bat jarraitzen eta hala aste honetan "Demand High ELT" izeneko mogimendu-eztabaidaren berri izan dut. Adrian Underhill eta Jim Scrivener irakasleek sortu dute izen bereko blog hori, eta hor azaldu digute zein den euren kezka eta mezu desberdinetan hasi dira gogoetak eta eztabaida zabaltzen. Kezken zerrenda hau interesgarria bereziki.

Ondo ulertu badut batzuk kezkatuta daude irakasleak hartzen ari diren paperarekin. Gutxiegi eskatzen diete ikasleei, gutxiegi inplikatzen ei dira, materialetan uzten ei dute ikaskuntzaren pisua... Ikasleekin halako "buenismoa" zabaldu dela iruditzen zaie, "jatorkeria" esan genezakeena, eta horrek eskakizun txiki-gutxiko irakaskuntza ekarri omen du. Ikuspegi komunikatiboaren ezarpenarekin lotzen dute hau guztia ondo ulertu badut bestalde.

Iruditu zait irakaslearen papearen gaineko kezka eta hausnarketa interesgarria dabilela hor, akaso duela hil batzuk ezagutu genuen dogme mogimenduarekin erlazionatuta.

Tira, geuk ere planteatu ditzakegu halako galderak: "Jatorregiak, onegiak gara ikasleekin?", "Inplikatzen gara euren ikaskuntza prozesuan ala egiten eta "komunikatzen" uzten diegu besterik gabe?"... eta blog horretan planteatzen diren gogoetetatik nahi dituzuen guztiak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Eskakizun handiagoko irakaskuntza

Sindikatu edukia