HABEren liburutegikoak online erabiltzeko aukera
LoturaLurdes Auzmendiren blogean irakurri dugu albistea. Dirudienez HABEren liburutegiko funtsa online kontsultatu ahal izango dituzte HABErekin hitzarmena egindako erakunde batzuetako ikerlariek (Mintzola, Asmoz, Soziolinguistika Klusterra besteak beste).
Albistea irakurrita zalantza etorri zait. Euskaltegietako partaideok hitzarmenen bat daukagu HABErekin liburutegiko funts horiek online erabiltzeko aukera emango diguna? Liburutegi hori helduen euskalduntzea sustatzen duen erakunde publiko batena izan eta horrelakoak pentsa daitezke deskuidoan.



Bidali iruzkin berria