Euskal wars

2008 urriak 09 12:48
Joan

Jozulinen premonizioak betetzen hasi dira. Euskara kontuetan norgehiagoka elektoralean hasi dira batzuk eta besteak eta guda horretako eskaramuza batean HABE tartean.   PSE-EEko alkate batzuek HABEk diru-laguntzak murriztu dituela, eta HABEk berehala eta internet-en bidez (ez bata ez bestea ohikoak) ezetz erantzun.

Biak hain gartsu ikusita esperantza piztu liteke, baina -Jozulinen premonizioetan ez bezala- susmatzen dut hau dena halako "eta zu gehiago (edo gutxiago)"estiloko demanda lerdo batean geratuko dela, eta hainbeste aipatzen diren politika eta diru horiek dauden-daudenean geratuko direla. Behera ez badatoz.

Hau Jozulinena baino premonizio seguruagoa da.

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None

Iruzkinak

Lotsagarria iruditzen zait norgehiagoka hipokrita hau. Baina euskal hiztunen komunitateari begira ez naiz zu bezain ezkorra, Beni. Denborakesango du, baina orain nork bere euskaltzaletasuna erakusteko ordua da, "kanpo-eder" jarrerak eraginda ez bada ere.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez