Ubunturekin endredatzen

2008 maiatzak 27 01:20

Pantaila-argazkia-Atoan | Karrajua labur - Mozilla Firefox 3 Beta 5

5
Batez bestekoa: 5 (bozka 1)
Zure balorazioa: None

Iruzkinak

Ubuntu itzultzen lagundu nahi baduzue, ongi etorri! Hona hemen itzultzaileon orria eta wikia.

Nik aspaldian ez dut ezer itzuli, lanpetuegi bainabil, baina denbora izaten dudanean paketetxo batzuk itzultzea gustatzen zait. Itzulpenak egiteko ez da konpromesu osoa eskatzen, kontu boluntarioa da eta bakoitzak egin dezakeena egiten du. Azken finean garrantzitsuena zera da, guztion artean gure ordenagailua euskalduntzea :)

Saiatu nahi baduzue, aurrera!

Prokastineoaren arriskua gero eta handiagoa da, baina, arrazoi duzu, Inaki, animatu egin beharko da. Bestela, neuri behintzat kontzientzia txarra hasiko zait pizten.
Hemen beste erakustaldi bat:

Ubuntu itzultzeko sistema (Rosseta) nahiko erabilerraza da. Baina are errazago gida bat izanik...

Nahi duzunean has zaitezke  Ubuntu Hardy Heron itzultzen. Gero, itzultzaile taldeko kide batek zure itzulpenak berretsi eta berehala, errepositorioetan gordeko dira. Eta itzulpengintzan fin bazabiltza, itzultzaileen taldean sarbidea eska eta lor dezakezu (nik halaxe egin nuen). Eta egia esateko, taldeak jende berria behar du...

Animatzen bazara, Open-Tranen laguntza handia topatuko duzu (Firefoxerako Euskalbarren pluginetik sar zaitezke ere).

Bestela ere, zer uste duzu Ubunturi buruz? Ni erabat pozik nago sistema eragile honekin (nire ordenagailuan Windows guztiz ezabatu dut!).

UBE

Bide batez, Ubuntu instalatzen eta animatzen zaretenok egiozue kukutxu bat blog honi: Ubuntu Basque Experience

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez